94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

636/1998 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitalerako eta Lizarrako Ospitalerako, 1998an, traumatologia protesien horniduraren kontratazioa esleitzen duena (28/98 lehiaketa).

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 26an eman 636/1998 Ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalerako eta Lizarrako Ospitalerako, 1998an, traumatologia protesiak erostea.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

-Esleipen prezioa: urtean, aldez aurretik jotzen dena, 107.800.000 pezeta, B.E.Z. barne.

-Esleipen hartzaileak:

Industrias Quirúrgicas de Levante S.A.

Protenor S.L.

Establecimientos Sumisan S.A.

Stratec Medical S.A.

Waldemar Link España S.A.

Sulzer Orthopedics Iberica S.A.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9806583