I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
96/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 6koa, Osasun kontseilariak emana, Bideko Ama Birjinaren ospitalaren egitura organikoa aldatzen duena.
Abenduaren 10eko 161/1997 Foru Aginduaren bidez, irailaren 22ko 259/1997 Foru Dekretua garatzen da, Tokoginekologia eta Famili Plangintzako osasun prestazioen antolamendua ezartzen duena, eta, Emakumearen Laguntzarako Planeko medikuak ez diren langileek euren lanak eta eginkizunak hobeki egin ahal izateko, Erizaintzako Burutza ezartzearen beharra sortzen duena
Horregatik guztiarengatik, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duenak, bere laugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoari jarraikiz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 50.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra. Bideko Ama Birjinaren ospitaleko egitura organikoan Erizaintza arloko Burutza sortzea, Ama-haurrentzako arloko zereginak betetzeko, zentroko Erizaintza Zuzendaritzarekiko atxikitzeari kalterik eragin gabe.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.-Foru Agindu honen ondorioz gastuen aurrekontuetako I. kapituluan gertatzen den gehikuntza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak proposatuta konpentsatuko da.
Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.
Iragarkiaren kodea: A9806579