I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1455/1998 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Ingurugiro zuzendari nagusiak emana, presako lehiaketa irekiaren bidez, ingurugiroa berreskuratzeko asmoz Ega eta Urederra ibaietako ur-bazterrak aztertzeko kontratazio espedientea onesten duena.
Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, ingurugiroa berreskuratzeko asmoz Ega eta Urederra ibaietako ur-bazterren azterlana kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:
-Lehiaketaren xedea: ingurugiroa berreskuratzeko asmoz Ega eta Urederra ibaietako ur-bazterren azterlana kontratatzea.
-Adjudikatzeko era: presako lehiaketa irekiaren bidez eginen da adjudikazioa.
-Lizitazio prezioa: gehienez ere 12.000.000 pezetakoa izanen da, BEZa barne.
-Egiteko epea: 1998ko abenduaren 31 arte.
-Proposamenen aurkezpena: proposamenak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamargarren eguneko 14:30ak baino lehen.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
-Jendaurreko irekitzea: Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamalaugarren eguneko 12:00etan.
Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude (Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua), Alondegi kalea, 1-2. solairua, Iruña.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bian.-Ingurugiro zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.
PROPOSAMEN EREDUA
Hau sinatzen duena ............................ J/A, adinez nagusia, .......... IFZ, ..........(e)ko .................. kaleko ...... zk.an bizi dena, ......... P.K., ........... zk.ko telefonoa, bere izenean (edo .................. ordezkatuz, ........ IFZ, ...............(e)ko .................. kalea, ..... P.K., ....... zk.ko telefonoa), ............................ lanak lehiaketa bidez adjudikatzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta .............. pezetaren truke (letraz eta zenbakiz).
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A9806293