94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

393/1998 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "San Martin Unxeko saneamendu sarea berritzeko proiektu berregina" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emandako apirilaren 27ko 225/1998 Ebazpenaren bitartez, "San Martin Unxeko saneamendu sarea berritzeko proiektu berregina" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera eman zitzaion. Aipatu proiektua eta hark ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda hamabost egunez paratu ziren jedeaurrean.

Epe hori iraganik, ondoko alegazioak aurkeztu dira. Hona hemen erantzunak:

1.-Emilio Llanos Valencia jaunak eta Concepción Chavarri Lerga andreak alegatu dute:

-B kolektoreak alegazio egileen lursailak erditik zeharkatzen dituela, ia baliorik gabe utziz. Haien ustez, trazadura alda daiteke proiektuak murrizketarik izan gabe eta bere kostua handitu gabe. Horretarako, trazaduraren forma aldatzea eskatu dute euren lursailak ukitu ez ditzan, edo bestela, errepidearen ezpondari itsatsita, edo sakanalde batean jartzea. Udal erabaki bat erantsi dute, alegazioa babesten duena. Halaber, lursail horiek hirikoen artean sartzea eskatu dute. Eskaera horri laguntza emateko, Udalak berkalifikaziorako hartu duen konpromezuaren agiria aurkeztu dute.

Trazadura aldatzea dela eta, aukera ezberdinak aztertu ondoren, ikusi da trazadura ezin dela sakanaldetik egin. Bide Zerbitzuari baimena eskatu zaio kolektorea errepidearen ondoan paratzeko, eta haren erantzunaren zain gaude. Baimen hori lortzekotan, kolektorea errepide alderantz mugituko da, baina beti ere alegazio egileen lursailetan jarrita. Azkenik, lur sailak hiriko jotzeko eskabideari dagokionez, udal planak kontsultatu dira eta landa lurzoruen kalifikazioari eusten zaiola egiaztatu da.

Horiek horrela, eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 27an emandako 149/1996 Foru Aginduaren bidez harturiko eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "San Martin Unxeko saneamendu sarea berritzeko proiektu berregina" izeneko proiektua behin betikoz onestea, eta aurkeztutako alegazioak Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala ebaztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Mairagako Mankomunitatera, San Martin Unxeko Udalera eta alegazio egileei jakinaraztea, eta Nafarroako Gobernuan helegite arrunta paratzen ahal dutela adieraztea, jakinarazpen egunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiondako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 114.2, 115 eta 116. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hamahiruan.-Zuzendari nagusia, José Luis Díez Díaz.

Iragarkiaren kodea: A9806487