I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
FORU AGINDUA, 1998ko uztailaren 27koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Falcesko Lurzati Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea (I)" proiektuko lanak enkante bidez kontratatzea xedatzen duena.
Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, "Falcesko Lurzati Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea (I)" proiektuko lanak enkante bidez kontratatzeko, oinarri orokor hauei jarraituz:
-Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatu eta egitea.
-Esleipen mota: enkantea.
-Aurrekontua: 438.531.502 pezeta.
-Egiteko epea: hogeita sei (26) hilabete.
-Proposamenen aurkezpena: 1998ko abuztuaren 24ko eguerdiko 12:00ak arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko bulegoetan (Urdazubiko Monastegia kalea, 28. zk., 7. solairua, Iruña).
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 1998ko irailaren 8ko 10:00etan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan (Tutera kalea, 20., Iruña).
Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko Monastegia kalea, 28. zk., 7. solairua, 9:00etatik 14:00ak arte).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zazpian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
PROPOSAMEN EREDUA
............................... j/a-k, ......... zenbakiko N.A.N. duenak, bere izenean edo .................. ordezkatuz, helbidea ............(e)an, ...................... kaleko ........ zk.an duenak, ezaguturik "............................" proiektuko lanak enkantearen bidez esleitzeko Nafarroako Gobernuak argitaratutako iragarkia, bai eta kontratazioa arautuko duten administrazio klausula partikularren plegua ere, hitz ematen du adierazitako agiriek ezarritakoa betez burutuko dituela, zenbatekoa .............. pezetakoa (letraz eta zenbakiz) .............. izanik, B.E.Z. barne, kontrata bidezko exekuziorako aurrekontuarekin alderatuta ehuneko .................. (letraz eta zenbakiz) merkeago.
................(e)n, 19...eko ........aren ....(e)an.
Enpresa,
Iragarkiaren kodea: A9807158