I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
283/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 22koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Elizondo eta Lekarozko "Lekaroz-Elizondo" B.H.I.ren 2. ibilbideko ikasleen garraio zerbitzuak presako lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea xedatzen duena.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lehiaketa publikorako deia egin du, 1998-99 ikasturtean aipatu ikastetxe publikoko ikasleen garraio zerbitzua kontratatzeko.
Mota: presako lehiaketa publikoa.
Kontratuen xedea: 1998-99 ikasturtean Elizondo eta Lekarozko "Lekaroz-Elizondo" B.H.I.ren 2. ibilbideko ikasleen garraio zerbitzuaren ardura izatea (1).
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan azaltzen direnak. Agiriak jatorrizkoak edo notari zein administrazio bidez konpultsatutako kopiak izaten ahal dira.
Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorb., 2, Iruña), edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
Eskaintzak irekitzea: 1998ko irailaren 2ko 12:00etan eginen den jendaurreko ekitaldian, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).
Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g.
(1) Lizitazioko gehieneko prezioak eta ibilbidearen deskribapena pleguen eranskinean agertzen dira.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko uztailaren hogeita bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A9807017