94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

250/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetarako 120 ordenagailu erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetarako 120 ordenagailu erosteko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

Mota: lehiaketa.

Xedea: Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetarako 120 ordenagailu erostea.

Aurrekontua: 22.200.000 pezeta.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoetan (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 2) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo karrika, z.g.).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: jendaurrean irekiko dira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Bilkura Aretoan (Iruñeko Santo Domingo karrika, z.g.), proposamenak aurkezteko epea iragan eta biharamunetik laugarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan.

Administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren Erosketa Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo karrika, z.g., 8:30etatik 14:30ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

PROPOSAMEN EREDUA

................... J/A-k, .................... helbidea duenak, .......................... ordezkatuz, 1998ko ..............aren .......(e)ko ........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetarako 120 ordenagailu erosteari buruz argitara eman den iragarkiaren berri izan duelarik, bai eta hura agintzen duten administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguena ere, konpromezua hartzen du hori egiteko, aipatu dokumentuei hertsiki lotuz, eta horretarako ondoko eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Eguna eta proposatzailearen sinadura)

Lote bakarra.-Hezkuntzarako 120 ordenagailu oinarrizko: pezetak 22.200.000.

Iragarkiaren kodea: A9806438