I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
791/1998 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, galondo-erreketak hasteko eguna paratu eta haiek 1998. urtean nola egin arautzeko, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak 1998ko uztailaren 6an emandako 746 Foru Agindua aldatzea onesten duena.
Ekainaren 27ko 236/1991 Foru Dekretuaren 4. artikuluak, galondo-erreketak arautu eta bertan behera uztea sustatzen duenak, bere 4. artikuluan ezartzen du aipatu Foru Dekretua garatzeko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eman beharreko Foru Aginduan ezartzen diren egunak baino lehen ezin izanen direla galondo-erreketak hasi Nafarroako udalerrietan. Ekitaldi honetako erreketak 1998ko uztailaren 6ko 746 Foru Aginduaren bidez arautu direlarik, bidezkoa da orain horren aldaketa puntuala egitea.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. 1998ko uztailaren 6ko 746 Foru Aginduaren 1. artikuluaren 2. lerroaldea eta 2. artikulua aldatzea. Honela idatzita geldituko dira:
1. artikulua, 1. lerroaldea: "Aipatutako udalerrri horietan eta horietatik iparraldera daudenetan, galondo- erreketak ezin izanen dira egin 1998ko irailaren 1a baino lehen."
2. artikulua. "Arestian paratutako epea baino lehenago galondo- erreketak egin nahi izanez gero, horretarako baimenak udalek eman beharko dituzte, salbuespen gisa, beti ere ureztatzeko lurrak izan eta kanpaina berean aurreko uztaren ondotik bigarren bat egitea baldin badute helburu.
Horretarako arrazoi justifikaturik egonda, kanpaina berean aurreko uztaren ondotik bigarren bat egitea egin behar delako, aipatutako epea baino lehenago lehorreko lurretan galondo-erreketak egin behar baldin badira, erreketarako baimena Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eskatu beharko zaio."
3. artikulua. Foru Agindu hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
AZKEN XEDAPENA
Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita zortzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A9807162