II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A S K U E
Lehiaketa publikoa, edateko ura hornitzeko biltegi erregulatzailea egiteko obrak presako prozeduraz kontratatzearren
Kontratazio organoa: Gaskueko Kontzeju Irekia.
Modua: lehiaketa publiko irekia.
Baldintzen plegua: 1998ko apirilaren 25ean egindako bilkuran onetsi zuen Kontzejuak lehiaketako klausula administratibo partikularren plegua.
Xedea: edateko ura hornitzeko biltegi erregulatzailea egitea.
Hasierako prezioa: 11.000.862 pezeta, BEZa barne, gehienez ere.
Obrak bukatzeko epea: sei hilabete.
Behin-behineko fidantza: 220.017 pezeta.
Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.
Eskabideak aurkeztea: Gaskueko Kontzejuko alkatetzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamairu egun naturaletan, proposamenak aurkezteko epea agortzen den eguneko eguerdiko hamabiak arte. Epea larunbat edo igandearekin agortzen bada, ondoko egun baliodunera arte luzatuko da.
Aurkeztu beharreko agiriak: kartazal bakarra, barrenean beste bi eramanen dituena, biak ere esaktzaileak sinatuak: "A" kartazalean baldintzen pleguan adierazten diren agiri eta erreferentziak sartuko dira, eta "B" kartazalean honekin batera doan ereduaren araberako proposamen ekonomikoa.
Proposamenak irekitzea: jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea agortzen den eguneko arratsaldeko ordu batean.
Bestelakoak: klausula administratibo partikularren plegua eta proiektua interesatuen eskura egonen dira Iruñeko Copia dendan (Pio XII etorbidea, 13), jendaurreko ordutegian.
Gaskuen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hiruan. Kontzejuburua, sinadura ulertezina.
ESKABIDE EREDUA
Izena-abizenak: ........................ Helbidea: ................................ P.K ................... N.A.N.: ............................. Telefonoa: .......................... Gaitasun juridikoa eta jardutekoa edukirik, nire izenean edo beste hau ordezkatuz: ................. (helbidea: ......................, N.A.N. edo I.F.Z., pertsona fisikoa ala juridikoa den kontuan izanik: .............).
"Edateko ura hornitzeko biltegi erregulatzailea egitea" obrak Gaskueko Kontzejuak (Odieta) egin duen lehiaketarako deialdiaren berri izanik, honakoa adierazten dut:
1. Obra burutzeko konpromisoa hartzen dudala, .......... pezetaren truke, gehi ............. pezeta, BEZaren % 16ari dagokiona, eta ..........(e)ko epean. Prezioaren barruan daude sartuta kontzeptu guztiak, besteak beste, edozein alor fiskaleko zerga, gastu, tasa eta arbitrioak, eta kontratistaren etekin industriala.
2. Proiektua eta haren edukia ezagutzen ditudala, bai eta klausula administratibo partikularren plegua eta kontratu hau arautu behar duten gainerako agiriak ere, eta guztiak onartu eta haien arabera jardungo dudala.
3. Nik ordezkatzen dudan enpresak betetzen dituela indarrean dauden sortu, instalatu eta jarduteko baldintza eta betebehar guztiak. .................(e)n, 1998ko .............aren ......(e)an.
Iragarkiaren kodea: A9807108