II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Zaragoza etorbideko (zezen plazaren alboan) kioskoa ustiatzeko emakida
Udalak 1998ko uztailaren 20an egindako osoko bilkuran onetsi zuen Zaragoza etorbideko (zezen plazaren alboan) kioskoa ustiatzeko lehiaketa publikoa, bilkura hartan bertan onetsitako baldintzen pleguarekin bat etorriz. Plegua interesatuen eskura dago Udaletxeko 3. solairuko Ondarea, Erosketak eta Kontratazioan, Ekonomia eta Ogasun Azpialorrean.
Proposamenak Tuterako Udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, jendaurreko ordutegiaren barruan, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 1:30ak bitarte, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina 20 egun balioduneko epean.
Eskaintzak kartazal itxian aurkeztuko dira, eta horren kanpoaldean ondokoa idatziko da: "Zaragoza etorbideko kioskoa ustiatzeko lehiaketan parte hartzeko proposamena".
Eskaintzak aurkezteko epea agortutakoan, horrexetarako eratu beharko den kontratazio mahaiak aztertuko ditu eskabideak.
Argitara ematen da orok jakin dezan.
Tuteran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita batean. Jarduera Ekonomikoen Alorreko zinegotzi delegatua, César Ignacio Pérez Garde.
Iragarkiaren kodea: A9807107