94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Hasierako onespena 3. sektoreko (2. zenbakiko banaketa eremua) Plan Partzialari

3. sektoreko (2. zenbakiko banaketa eremua) Udal Plan Partziala, 1998ko ekainaren 16an egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsia, jendaurrean paratuko da hilabetez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan udal idazkaritzan aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen.

Uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 106.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eten egin dira 3. sektoreko (2. zenbakiko banaketa area) lurralde eremuko lurrak birzatitzeko lizentziak, baita eraikitzeko zein eraistekoak ere. Dena den, Plana behin betikoz onartutakoan iraungiko da etetea.

Donezteben, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Miguel San Miguel. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9806980