94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kardiologia Arloko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kardiologia Arloko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena egin du. Deialdi hori 1997ko azaroaren 7ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kardiologia Arloko sendagile espezialista izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onetsi da ondokoaren alde:

MARIA TERESA BEUNZA PUYOL

2. Hau guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.

Iragarkiaren kodea: A9806582