II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F U S T I Ñ A N A
Hasierako onespena Hirigintzako Udal Planari
Fustiñanako Udalak 1998ko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen, legeak eskatzen duen quorumarekin, Hirigintzako Udal Plana.
Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 115.2 artikuluan xedatutakoa betez, jendaurrean paratuko da hilabetez iragarkia argitaratzen denetik aitzina. Espedientea udal idazkaritzan dago.
Fustiñanan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, J.A. Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: A9806978