II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O T S A G A B I A
Zubia kaleko hornidura, saneamendu eta zoladura lanen lehiaketa
Otsagabiko Udalak lehiaketarako deia egin du "Zubia kaleko hornidura, saneamendu eta zoladura lanak", 1997/99 Toki Azpiegituren Hirurteko Planaren baitan daudenak, esleitzeko.
Xedea: Zubia kaleko hornidura, saneamendua eta zoladura.
Esleipen bidea: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.
Hasierako prezioa: 17.838.763 pezeta (BEZa barne).
Fidantza: hasierako prezioaren % 2.
Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 26 egun naturalen barruan.
Aurkezteko tokia: Otsagabiko Udalaren erregistro orokorra.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri direnak.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: Otsagabiko Udalean izango da, proposamenak aurkezteko epea akitu ondoko zortzigarren egun baliodunean, 13:00etan.
Proiektu teknikoa eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura daude Otsagabiko Udaletxean eta kopia lortu ahalko da Copyprinter paper dendan (Urdazubiko monasterioa, z.g., 24. zenbakiaren parean, Iruña).
Otsagabian, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren seian. Alkate udalburua, José Javier Ochoa Barace.
Iragarkiaren kodea: A9806973