II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E L G O R R I A G A
Estalkia berritzeko obrak enkantean
Xedea: Udaletxearen estalkia berritzea.
Esleipen bidea: enkante publikoa, plegu itxiaren bidez.
Hasierako prezioa: 2.148.141 pezeta (BEZa barne).
Egiteko epea: hilabete bat.
Behin-behineko fidantza: 42.963 pezeta.
Eskaintzak aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita seigarren egun naturalaren 13:00ak arte, Udalaren idazkaritzan.
Proposamen ekonomikoak irekitzea: Udaletxeko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea akitu ondoko bosgarren egun baliodunean, 19:00etan, jendaurreko ekitaldian.
Sailkapena: lizitatzaileak bere kaudimena eta ahalmen ekonomiko, tekniko eta profesionala frogatu beharko ditu.
Espedientea jendaurrean: proiektua, baldintzen plegua, iragarkiaren eredua, e.a., interesatuen eskura izango dira Udalaren idazkaritzan bulego orduetan (astelehen, asteazken eta ostiraletan, goizeko 9:30etatik 11etara). Iragarki honekin batera baldintzen pleguak daude ikusgai, zortzi egun naturaleko epean, erreklamazioak egin ahal izateko, eta lizitazioa atzeratu egingo da baldintzen pleguen aurkako erreklamazioak aurkezten badira.
Elgorriagan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren bian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9806972