94. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

"Aragoi Garaiko 11. Aldeko soluzio bateraturako presio handiko ur hornidura" obren 4. eta 5. faseetako proiektuaren zuzenketa eta obren zuzendaritza kontratatzea

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak lizitazio deialdia egin du "Aragoi Garaiko 11. Aldeko soluzio bateraturako presio handiko ur hornidura" obren 4. eta 5. faseetako proiektuaren zuzenketa eta obren zuzendaritza kontratatzearren. Baldintza orokorrak ondokoak izanen dira:

Xedea: "Aragoi Garaiko 11. Aldeko soluzio bateraturako presio handiko ur hornidura" obren 4. eta 5. faseetako proiektuaren zuzenketa eta obren zuzendaritza kontratatzea, klausula administratiboen eta teknikoen pleguei jarraituz.

Adjudikazio mota: presako tramitazioko lehiaketa irekia.

Aurrekontua: 20.800.000 pezeta (BEZa barne).

Obrak bukatzeko epea: 3 hilabete proiektua zuzentzeko eta separatak argitaratzeko, eta 9 hilabete 4. faseko obrak bukatzeko. 8 hilabete 5. fasea bukatzeko, Hirurteko Planean behin betikoz sartzen denetik.

1998ko uztailaren 15ean egindako batzarrean onartu ziren klausula administratiboetan ezartzen den moduan aurkeztuko dira eskaintzak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamairugarren egun naturaleko 14:00ak baino lehen, Mankomunitatearen egoitzan.

Klausula administratiboen eta teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Mankomunitatearen bulegoetan (Zangozako Udaletxea, Calle Mayor, 31 bis).

Zangozan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hamabostean. Mankomunitateburua, Martín Lozano Obanos.

Iragarkiaren kodea: A9806947