I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko informatika sistemetako ofizial izateko lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko informatika sistemetako ofizial izateko lau lanpostu oposizio- lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituzten izangaien aldeko izendapen proposamena egin du. Deialdi hori 1997ko ekainaren 9ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko informatika sistemetako ofizial izateko lau lanpostutarako izendapen proposamena onetsi da ondokoen alde:
DOMINGO UDAETA ULIBARRI
FRANCISCO PUEYO RESANO
JUAN MARI GARAIKOETXEA MUÑOA
EDUARDO PERALES VILLENA
2. Hau guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren bian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Ignacio M. Recondo Aizpuru.
Iragarkiaren kodea: A9806581