72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

591/1998 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Lizarrako "Tierra Estella" (Remontival) B.H.I.a LOGSEAri egokitu eta makrojantokia irakaskuntzarako eta beste erabilpen batzuetarako berrantolatzeko lanen proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua onesten dituena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitazio deia egin du, Lizarrako "Tierra Estella" (Remontival) B.H.I.a LOGSEari egokitu eta makrojantokia irakaskuntzarako eta beste erabilpen batzuetarako berrantolatzeko lanen kontrataziorako.

-Mota: lehiaketa. Presazko prozedura.

-Xedea: Lizarrako "Tierra Estella" (Remontival) B.H.I.a LOGSEari egokitu eta makrojantokia irakaskuntzarako eta beste erabilpen batzuetarako berrantolatzeko lanak egitea.

-Aurrekontua: 36.704.839 pezeta, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2 - Iruña), edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g. - Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak izan beharko dute.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita laugarren egun balioduneko hamabietan izanen den jendaurreko ekitaldian, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g. - Iruña).

Administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztertu ahal ditzaten, Inbertsio Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean, Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g., 9:00etatik 14:00ak arte.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hiruan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9805284