I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
332/1998 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, "Ultzamako kolektore sarea eta ur hondakinen lehen tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 16an emandako 149/1998 Ebazpenaren bidez, "Ultzamako kolektore sarea eta ur hondakinen lehen tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zitzaion. Halaberean, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zen, hamabost egunez.
Epe hori amaiturik, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 285/98 Ebazpenaren bidez aipatu proiektua behin betikoz onetsi zen aurkezturiko alegazioak ebatzi ondoren, azalpen zatian adierazi zen moduan.
Nafarroako Gobernuak ekainaren 1ean emandako 177/1998 Foru Dekretuaren bidez presakoa deklaratu zuen "Ultzamako kolektore sarea eta ur hondakinen lehen tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 27an eman 149/1996 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ultzamako Udaleko alkateari dei egitea, 1998ko uztailaren 2an Ultzamako udaletxean (Larraintzarren) ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak.
2. Ukitutakoek beraiek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak edota notarioa, euren kontura, eraman ditzakete.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ultzamako udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei jakinaraziko zaie, adierazten zaielarik argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere ematen dela, titularra ezezaguna edo helbide jakinik gabea den kasuetarako.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren zortzian.-Toki Administrazioko zuzendari nagusia, José Luis Díez Díaz.
Iragarkiaren kodea: A9805431