72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2125/1998 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Iruñetik Frantziara Baztanen barrena doan N-121-B errepidean Urdazubiko sarbideak hobetzea" obrak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Iruñetik Frantziara Baztanen barrena doan N-121-B errepidean Urdazubiko sarbideak hobetzea" obrak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Iruñetik Frantziara Baztanen barrena doan N-121-B errepidean Urdazubiko sarbideak hobetzea" obrak kontratatzea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Lizitazioaren aurrekontua: 64.964.575 pezeta.

-Egiteko epea: lau (4) hilabete.

-Kontratuaren sailkapena: A taldea, 1 azpitaldea, e) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 1998ko uztailaren 16a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan. (San Inazio etorbidea, 3-4. solairua, Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta proiektua lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Nafarroako Gobernuko Zainketa eta Kudeaketa Teknologikoaren Zerbitzuan.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1998ko uztailaren 28ko eguerdiko hamabietan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren bian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................. j/a, adinez nagusia, ........(e)ko bizilaguna, helbidea .........(e)n, .............. kaleko .... zk.an, bere izenean (edo ................... ordezkatuz), .........(e)ko ...... zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Iruñetik Frantziara Baztanen barrena doan N-121-B errepidean Urdazubiko sarbideak hobetzea" obrak lehiaketaren bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten proiektuaren eta administrazio klausula partikularren pleguaren berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ......... (letraz eta zenbakiz) ........... pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9805437