72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2121/1998 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Urdazubiko sarbideak hobetzea Iruñetik Frantziara Baztanen barna doan N-121-B errepidean" proiektuak eta "Iruñetik Frantziara Baztanen barna doan N-121-B errepidean Urdazubiko sarbideak hobetzeko obren ondorioz ingurugiroaren gaineko ukipenak zuzentzeko neurriak" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak apirilaren 7an eman 1426/1998 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi ziren "Urdazubiko sarbideak hobetzea Iruñetik Frantziara Baztanen barna doan N-121-B errepidean" proiektua eta "Iruñetik Frantziara Baztanen barna doan N-121-B errepidean Urdazubiko sarbideak hobetzeko obren ondorioz ingurugiroaren gaineko ukipenak zuzentzeko neurriak" izeneko proiektua. Jendaurrean egon ziren Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak otsailaren 2an emandako 550/1998 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Gobernuak, 1998ko apirilaren 6ko Erabakiaren bidez, ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu du.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "Urdazubiko sarbideak hobetzea Iruñetik Frantziara Baztanen barna doan N-121-B errepidean" proiektuak eta "Iruñetik Frantziara Baztanen barna doan N-121-B errepidean Urdazubiko sarbideak hobetzeko obren ondorioz ingurugiroaren gaineko ukipenak zuzentzeko neurriak" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, ekainaren 30ean Urdazubiko Herriko Etxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, hala behar bada, behin betiko okupazioarenak egiteko.

2. Ekitaldi horretara ukituek beraiek edo haien izenean jarduteko behar bezalako baimena duten pertsonek agertu beharko dute, beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak dituztela (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, etab.). Egokitzat jotzen badute, beren kargura, perituak edota notarioa eraman ditzakete.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Urdazubiko Herriko Etxearen iragarki oholean emanen da argitara. Halaber ukituriko titularrei banan-banan jakinaraziko zaie zitazio zedula bidez. Adierazten da argitaratze hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen dituen ondorioetarako ere egin dela.

4. Foru Agindu hau igortzea Urdazubiko Udalera, Bide Zerbitzura eta Desjabetzapen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko ekainaren bian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9805326