72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

149/1998 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Artziko Santa Maria ermita izeneko monumentua Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen duen espedientean babespeko ingurunea behin-behinekoz mugatu eta jendaurreko epea irekitzen duena.

Kultura Ministerioak, abenduaren 21ean emaniko 3556/1983 Errege Dekretuaren bidez, izaera nazionaleko monumentu historiko-artistikotzat jo zuen Artziko Santa Maria ermita.

Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen bidez, historiko-artistikotzat jotzen diren monumentuak Interes Kulturaleko Ondasun bihurtzen dira, izen hori izanen dutela. Ondasun honi errazago aplikatu ahal izateko Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean ezartzen den babesa, zehazki finkatu eta mugatu behar da monumentu horren babespeko ingurunea.

Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, eta Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, eta hori aldatu zuen abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak agintzen dutenez, espediente horretan sartu behar dira behin-behineko finkapena eta mugaketa, jendaurreko epea eta Foru Dekretu baten bidezko behin betiko onespena.

Hori horrela, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 6.a) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroan dagoen Artziko Santa Maria ermitaren babespeko ingurunea behin-behinekoz mugatzea, Interes Kulturaleko Ondasun gisa babesteko, Foru Agindu honi erantsitako dokumentazio grafikoan eta hitzez hitzeko deskribapenean agertzen den moduan.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta espedientea 30 egunez jendaurrean jartzea, monumentu horren espedientean interesaturik dauden guztiek aztertu eta komenigarri iruditzen zaiena aditzera eman dezaten.

3. Foru Agindu honen berri ematea interesatuei eta Artzibarko Udalari, eta jakinaraztea, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, ukitutako aldeetan lurra zatitzeko eta han eraiki edo eraisteko udal lizentzien ematea eten egin behar dela, baita emanak direnen ondorioak ere. Eremu horietan ezinbestez egin beharreko eta gerokotu ezineko obrek Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena beharko dute.

4. Foru Agindu honen berri ematea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari.

5. Foru Agindu hau eta ukitutako ingurunearen mugaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hemezortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

INGURUNEAREN MUGAKETA

Mugaketa honek ukitzen duen ingurunea Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasunaren Atalak prestaturiko 1/14000 planoko 21. poligonoko 22. lurzatiak osatzen duena da.

Iragarkiaren kodea: A9804851