II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U L T Z A M A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko ohartarazpenak egin ditzaten.
Eskatzailea: Sociedad Civil Toral. Jarduera: esnetarako behien ustiategia (instalazioa). Tokia: 15. poligonoko 225. lurzatia, Suarbeko Zabildegialdea alderdia
Larraintzarren (Ultzama), mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren batean. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.
Iragarkiaren kodea: A9805345