I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
747/1998 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta argitaratzen dituena eta oposizioaldiko lehen ariketa egiteko izangaiei dei egiten diena.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, apirilaren 20an emaniko 105/1998 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketa arautzeko eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak arautzeko deialdiak onetsi zituen (apirilaren 27ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).
Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, maiatzaren 27an emaniko 688/1998 Ebazpenaren bidez, Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdian izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onetsi eta argitaratu zituen.
Epean aurkezturiko erreklamazioak aintzakotzat harturik, hala bada, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onestea, espezialitateen arabera, deialdi hartako bosgarren oinarriarekin bat.
Halaber, bidezko da izangai dei egitea oposizioaldiko lehen ariketa egiteko, deialdiko zazpigarren oinarriarekin bat.
Horregatik denagatik, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzen arabera eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emaniko 400/1996 Foru Aginduaren bidez esleiturik dauzkadan eskurantzen arabera,
EBATZI DUT:
1. Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak apirilaren 20an emaniko 105/1998 Foru Aginduaren bidez onetsiriko oposizio-lehiaketarako deialdian izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onestea.
2. Behin betiko zerrendak Hezkunza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan daude ikusgai (Santo Domingo aldapa, z.g.).
3. Onarturiko izangaiei oposizioaldiko lehen ariketa egiteko dei egitea, deialdiaren xede den espezialitate bakoitzerako, ondoren adierazten den toki, egun eta orduan.
HAUR HEZKUNTZA:
Eguna eta ordua: 1998ko ekainaren 29a, 8:30etan.
Tokia: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Compañía kalea, 6, Iruña).
GORPUTZ HEZKUNTZA:
Eguna eta ordua: 1998ko ekainaren 29a, 15:30etan.
Tokia: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Compañía kalea, 6, Iruña).
EUSKAL FILOLOGIA (NAFARROA):
Eguna eta ordua: 1998ko ekainaren 30a, 8:30etan.
Tokia: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Compañía kalea, 6, Iruña).
MUSIKA:
Eguna eta ordua: 1998ko ekainaren 30a, 15:30etan.
Tokia: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Compañía kalea, 6, Iruña).
PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA:
Eguna eta ordua: 1998ko uztailaren 1a, 8:30etan.
Tokia: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Compañía kalea, 6, Iruña).
INGELESA:
Eguna eta ordua: 1998ko uztailaren 1a, 15:30etan.
Tokia: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Compañía kalea, 6, Iruña).
ENTZUMENA ETA MINTZAMENA:
Eguna eta ordua: 1998ko uztailaren 2a, 8:30etan.
Tokia: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Compañía kalea, 6, Iruña).
FRANTSESA:
Eguna eta ordua: 1998ko uztailaren 2a, 15:30etan.
Tokia: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala (Compañía kalea, 6, Iruña).
4. Izangaiek Nortasun Agiri Naziona daramatela joan beharko dute probetara adieraziriko egun eta orduan.
5. Ebazpen honen aurka interesatuek errekurtso arrunta paratzen ahalko dute, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epearen barrenean.
6. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Idazkaritza Teknikoko Araubide Administratiboaren Ataleko Argibide eta Agiri Bulegora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzura eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialera, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hamaikan.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Alfredo Huarte Cárcar.
Iragarkiaren kodea: A9805485