72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

TORRALBA DEL RIO

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko ohartarazpenak egin ditzaten.

Eskatzailea: María del Mar Fernández Marín. Jarduera: zerri aziendaren ustiategia (jartzea). Tokia: Los Avellanos.

Torralba del Rion, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, Eduardo Echeverría.

Iragarkiaren kodea: A9805244