I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
580/1998 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Luis Iza Dorronsoro eta Iosu Marruedo Abascal jaunak, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdian aurreikusiriko epaimahai eta, hala bada, hautatze batzordeetako buru-koordinatzaile eta idazkari-koordinatzaile izendatzen dituena.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, apirilaren 20an emaniko 105/1998 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketak arautu eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak egiteko deialdiak onetsi zituen.
Seigarren oinarriko 11.3 idazatiak xedatzen du mahaiburu-koordinatzaile bat eta idazkari-koordinatzaile bat izendatzen ahalko direla, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak esleitzen dizkien eginkizunetan arituko direnak, hautatze prozesua behar bezala izapida dadin eta epaimahai eta, hala bada, hautatze batzorde guztien egitekoa erraztearren.
Giza Baliabideen Zerbitzuak proposatu du Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzuari atxikiriko Luis Iza Dorronsoro eta Iosu Marruedo Abascal jaunak izan daitezela, hurrenez hurren, mahaiburu-koordinatzaile eta idazkari-koordinatzaile, hautatze prozesua behar bezala garatzen dela bermatzeko.
Horregatik denagatik, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzen arabera eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emaniko 398/1996 Foru Aginduaren bidez eskuordetu zizkidan ahalmenen arabera,
EBATZI DUT:
1. Luis Iza Dorronsoro eta Iosu Marruedo Abascal jaunak, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdian aurreikusiriko epaimahai eta, hala bada, hautatze batzordeetako buru- koordinatzaile eta idazkari-koordinatzaile izendatzea.
2. Luis Iza Dorronsoro eta Iosu Marruedo Abascal jaunak, mahaiburu-koordinatzaile eta idazkari- koordinatzaile diren aldetik, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak hautatze prozesua behar bezala garatzen dela bermatzeko esleitzen dizkien eginkizunetan arituko dira, honakoetan besteak beste:
-Hautatze prozesua deialdian xedaturikoarekin bat garatzen dela zaintzen.
-Izangaiak kalifikatzeko deialdian aurreikusiriko epaimahai eta, hala bada, hautatze batzordeetako kideak izendatzeko parte hartzen.
-Mahaikideei buruz sortzen diren abstenitze edo baztertze gorabeherez erabakitzen eta beren baieste edo ezestea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazten.
-Epaimahai eta, hala bada, hautatze batzordeen jarduketa irizpideak ezartzen eta berdintzen.
-Hautatze prozesuak dauzkan probak egiteko tokia ezartzen eta epaimahaiei jakinarazten, izangaiei zuzentasunez dei egiteko.
-Epaimahiak eta, hala bada, hautatze batzordeak hautatze prozesua behar bezala gauzatzeko behar dituzten baliabide materialez hornitzen.
-Deialdiko oposizioaldiaz epaimahaiek eta, hala bada, hautatze batzordeek eta lehiaketaldiaren balorazioaz Giza Baliabideen Zerbitzuak galde egin ditzaketen zalantza edo argitasun guztiak ebazten.
-Hautaturiko izangaien zerrendak eta epaimahaiek eta, hala bada, hautatze batzordeek bidaliriko agiri guztiak Giza Baliabideen Zerbitzura igortzen.
3. Interesatuei aditzera ematea langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan aurreikusiko diru-konpentsazioa izanen dutela.
4. Ebazpen honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epearen barrenean.
5. Ebazpen hau Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora eta interesatuengana igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita zortzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: A9805008