II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Noain-Elortzibar Udaleko "Julián Gayarre" Musika Eskola
Gitarra klasiko, elektriko, akustiko eta baxu elektrikoko irakasle lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdian aurkeztutako izangaien behin betiko zerrenda
"Julián Gayarre" Musika Patronatuak, 1998ko otsailaren 9an eginiko bilkuran, erabaki zuen onestea gitarra klasiko, elektriko, akustiko eta baxu elektrikoko irakasle lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdia.
Aipatu deialdia 1998ko martxoaren 25ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
Musika Patronatuko lehendakaritzak 1998ko apirilaren 27an emaniko ebazpenaren bitartez, onetsi egin zuen deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, argitara eman zena 1998ko maiatzaren 22ko 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean
Erreklamazioak egiteko eta, hala balitz, egindako okerrak zuzentzeko emaniko denbora iraganik.
Deialdiaren 4.3 oinarriarekin bat etorriz, ebatzi dut:
1. Gitarra klasiko, elektriko, akustiko eta baxu elektrikoko irakasle lanpostu bat betetzeko deialdian aurkeztu diren izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:
Onartuak:
MORI IGOA, MARIA ROXANA
PELAEZ MORENO, ASIER
Baztertuak: inor ez.
2.-Halaber, eta deialdian ezarritakoarekin bat, proben hasierako data erabakitzen da. Lehenbiziko proba 1998ko uztailaren 4an izanen da, goizeko hamarretan, Julián Gayarre Musika Eskolan, San Miguel plaza, 3, Noainen.
Izangaiak N.A.N.arekin joan behar dira.
3.-Epaimahai kalifikatzailea hurrengo kideek osatuko dute:
Mahaiburua: Juan Balda Garralda jauna, Julián Gayarre Patronatuko lehendakaria.
Ordezkoa: Juan Antonio Armendáriz Irigoyen jauna, "Julián Gayarre" Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
Mahaikidea (Nafarroako Gobernuaren ordezkaria): María Angeles Tirapu Ibáñez andrea, Nafarroako Gobernuko Lehen Hezkuntzako musika-irakaslea.
Ordezkoa: Sagrario Viguri Goicoechea andrea, Nafarroako Gobernuko musikako ikuskatzailea.
Mahaikidea: Santiago Garay Ustáriz jauna, Julián Gayarre Musika Eskolako musika-irakaslea.
Ordezkoa: Virginia Echechipía París andrea, Julián Gayarre Musika Eskolako musika-irakaslea.
Mahaikidea: Miguel Esparza Gabari jauna, Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako zuzendaria.
Ordezkoa: María Luz Arregui Chaves andrea, Altsasuko Musika Eskolako musika-irakaslea.
Mahaikidea: Javier Olabarrieta Zaro jauna, Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako musika-irakaslea.
Ordezkoa: Alfredo Arias Elizari jauna, Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolako musika-irakaslea.
Mahaikidea: César Hualde Resano jauna, Zizurko Musika Eskolako musika-irakaslea.
Ordezkoa: Sergio Larrión Echarri jauna, gitarrako goi mailako irakaslea.
Mahaikide-idazkaria: María Angeles Trías Zalba andrea, Noain Elortzibarko idazkariordea.
Ordezko idazkaria: María Isabel García Layana andrea, Noain-Elortzibarko idazkaria.
4.-Julián Gayarre Musika Eskolako iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzen da.
Noain-Elortzibarren, mila bederatziehun eta hemezortziko ekainaren zortzian. Patronatuko lehendakaria, Juan Balda Garralda.
Iragarkiaren kodea: A9805335