72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z K O

Obra lehiaketa

Honako obra hau adjudikatzeko lehiaketa iragartzen da: parkeko kalea urbanizatu eta hilerria handitzeko proiektua, Kontzeju honek aurtengo apirilaren 27an onetsitako proiektuari eta baldintzen pleguari jarraikiz, eta hamahiru milioi ehun eta bat mila laurehun eta berrogeita hemezortzi (13.101.458 pezeta) pezetako zenbatekoarekin, BEZa barne.

Exekuzio epea: hiru hilabete.

Lehiaketan parte hartzeko, lizitatzaileek Kontzejuko idazkaritzan aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak hogeita hamar egun naturaleko epean, gutunazal bakarrean, eta honen barrenean beste bi sartuko dira, guztiak itxirik eta lizitatzaileak sinaturik.

Bat zenbakiko gutunazalean (Dokumentazioa) Kontzejuak onetsitako administrazio baldintzen pleguan adierazten diren agiriak sartuko dira.

Bi zenbakiko gutunazalean iragarki honen amaieran dagoen ereduaren araberako proposamen ekonomikoa sartuko da.

Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo asteazkenean, eguerdiko ordu batean, eginen den jendaurreko ekitaldian lehiaketara onartutako proposamen ekonomikoak ireki eta irakurriko dira.

Proiektua eta administrazio baldintzen plegua interesatuen eskura daude, azter ditzaten, Kontzejuko bulegoan.

Izkon, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Igancio Monreal Lecumberri.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak

Herria

Helbidea

N.A.N.: .............................

Bere izenean edo, hala balitz, .......... ............................. ordezkatuz.

............................. obraren kontratuaren lizitaziorako proiektuaren eta baldintza administratiboen pleguaren berri izanik, hitz ematen du horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ................... (letraz) ........ pezetatan, gehi BEZaren ...........(letraz) ........... pezeta, hau da ......... (letraz) ...... pezetatan, .............. epean, egindako obra ordaintzeko egutegi honi jarraikiz: .......... .............................

(Tokia, Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9805177