72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z K O

Obra lehiaketa

Honako obra hau adjudikatzeko lehiaketa iragartzen da: hilerrirako sarbidearen proiektua, Kontzeju honek aurtengo urtarrilaren 15ean onetsitako proiektuari eta baldintzen pleguari jarraikiz, eta bi milioi seiehun eta larogeita bat mila zazpiehun eta hirurogeita hemezortzi (2.681.778 pezeta) pezetako zenbatekoarekin, BEZa barne.

Exekuzio epea: hilabetea.

Lehiaketan parte hartzeko lizitatzaileek Kontzejuko idazkaritzan aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak hogeita hamar egun naturaleko epean, gutunazal bakarrean, eta honen barrenean beste bi sartuko dira, guztiak itxirik eta lizitatzaileak sinaturik.

Bat zenbakiko gutunazalean (Dokumentazioa) Kontzejuak onetsitako administrazio baldintzen pleguan adierazten diren agiriak sartuko dira.

Bi zenbakiko gutunazalean iragarki honen amaieran dagoen ereduaren araberako proposamen ekonomikoa sartuko da.

Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo asteazkenean, eguerdiko ordu batean, eginen den jendaurreko ekitaldian lehiaketara onartutako proposamen ekonomikoak ireki eta irakurriko dira.

Proiektua eta administrazio baldintzen plegua interesatuen eskura daude, azter ditzaten, Kontzejuko bulegoan.

Izkon, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Ignacio Monreal Lecumberri.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak

Herria

Helbidea

N.A.N.: .............................

Bere izenean edo, hala balitz, .......... ........................... ordezkatuz.

............................. obraren kontratuaren lizitaziorako proiektuaren eta baldintza administratiboen pleguaren berri izanik, hitz ematen du horiek oso-osorik eginen dituela, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ................... (letraz) ........ pezetatan, gehi BEZaren ...........(letraz) ........... pezeta, hau da ......... (letraz) ...... pezetatan, .............. epean, egindako obra ordaintzeko egutegi honi jarraikiz: .......... .............................

(Tokia, Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9805176