72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Zuzenketak, Etxarri-Aranazko Udaleko kultura koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

1. 2. puntuan, izangaien betebeharrak, honakoa sartzea:

e) Euskaraz jakitea:

Izangaiak behar adinako maila duen zehazteko proba bat gaindituz frogatuko da.

2. Lehiaketaldia. Merezimenduen baremoa.

Gehienez ere 17 puntuko balorazioa izanen duen lehiaketa kendu, eta honela geldituko da:

"Lehiaketari gehienez ere 13 puntu emanen zaizkio eta ez da baztergarria izanen."

Balorazio hau desagertu eginen da: "EGA titulua edo baliokidea. 4 puntu guztira."

3. 6.2 puntua sartuko da.

6.2. Euskara proba:

Euskara proba bat, ahozkoa eta idatzizkoa, eginen da, gehienez ere 2 orduko iraupena izanen duena, lanpostuaren hizkuntza maila zehazteko. Hortaz, gai kalifikazioa emanen zaio proba gainditzen duen izangaiari eta ez-gai gainditzen ez duenari. Ez-gai kalifikazioa duen izangaia baztertuta geldituko da eta ezin izanen du oposizioaldian parte hartu.

4. Oposizioaldia:

Honako hau aldatuko da: "Oposizioaldiari gehienez ere 125 puntu emanen zaizkio" eta honela geldituko da:

6.3. Oposizioaldia:

Oposizioaldiari gehienez ere 87 puntu emanen zaizkio, eta partzialki zehazten diren puntuazioetara iristen ez direnak baztertuko dira. Merezimenduen baremoa.

Oposizioaldiko 3. puntua, "Euskara proba. Euskarazko ahozko proba eta idatzia (ordubete), puntuazioa ......"., kendu eginen da.

Buruz buruko elkarriketaren gehieneko balorazioa, 15 puntu, kendu eta honela geldituko da:

"3.-Buruz buruko elkarrizketa, ez da baztergarria izanen eta gehieneko balorazioa 7 puntukoa izanen da."

5. Eskabideak Etxarri-Aranazko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, azken eguneko arratsaldeko ordubata arte.

Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko ekainaren batean. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A9805175