II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A Z K O I E N
Azkoiengo Juan Bautista Irurzun I.P.ko eskolazain eta mantenimenduko langile izateko lanpostu bat betetzeko deialdiaren oinarriak
Ni buru naiuen Udalak, 1998ko maiatzaren 8an eginiko bilkuran, erabaki zuen ikastetxe publikoko eskolazain baten lanpostua betetzea, ondoko oinarri hauei jarraikiz:
1. oinarria.-Arau orokorrak
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Azkoiengo Udalerako Juan Bautista Irurzun I.P.ko eskolazain eta mantenimenduko langile izateko lanpostua, lan-kontratu finkoan, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.
1.2. Eginen diren hautapen probak 6. oinarrian ezarritakoak dira.
1.3. Lanaldiaren erregimena zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da.
1.4. Lanpostuari, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan zehaztutako mailetatik, D mailako oinarrizko soldataren pareko lansariak dagozkio. Inolaz ere ez dira aplikatuko funtzionarioen antzinatasun eta gradu sarien kontzeptuak, eta antzinatasuna iragandako hirurteen arabera aplikatuko da.
1.5. Bete beharreko eginkizunak honakoak izanen dira:
-Ikastetxearen eraikinak, barrutiak eta patioak zaintzea.
-Eskola multzoko eta eskolaurreko berogailuak piztu eta horien mantenimendua egitea.
-Ikastetxean gerta daitezkeen arazoez arduratzea, elektrizitate, igeltserotza, iturgintza etabarretako konponketa txikiak eginez.
-Haren ardurapean izanen ditu ikastetxea ireki eta ixtea ikastetxeko zuzendaritzak adierazten dion ordutegiari jarraikiz, eta ikastetxeko atea ireki beharko du sartzeko ezarritako ordua baino ordu laurden bat lehenago, gutxienez, eta eskolak eta zuzendaritzak sustatutako jarduerak amaituta, itxi.
-Gaueko eskolak ematen badira, egunez ematen direnetarako ezarririk dauden arauak betearaziko ditu, ahal den neurrian.
-Eguneko eskolaldia amaituta, ikasgela, komuna eta lokal guztietatik pasatu beharko da, zainketa zerbitzuan.
-Lokaletako giltzak gordeko ditu, eta erabiltzaileen eskura egonen dira.
-Ikastetxera edo irakasleei zuzenduriko gutunak, oharrak, etab. eraman, bildu eta entregatu beharko ditu.
-Haurrekin atsegina izan beharko du eta, zigortzeko moduko zerbait eginez gero, irakasleei emanen die horren berri.
-Ikastetxeko zuzendaritzari behar den guztian lagunduko dio eskolako ekitaldiak eta jaiak egiten, bai eta ikastetxearen funtzionamendu onerako behar den orotan.
-Udalak eta ikastetxeko zuzendaritzak bere garaian zehaztuko dituen eginkizun guztiak izanen ditu.
2. oinarria.-Izangaien betebeharrak
2.1. Lanpostua eskuratu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Adinez nagusia izan eta nazionalitate espainiarra edukitzea.
b) Eskola Graduatuaren edo lehen mailako Lanbide Heziketaren titulua, edo baliokidea, edukitzea.
c) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisikoa edukitzea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo gabetua ez egotea, ezta administrazio publikoaren zerbitzutik diziplina bidez baztertua ere.
3. oinarria.- Eskabideak
3.1. Eskabideak, eranskinean dagoen ereduaren araberakoak, Azkoiengo Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dita goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean.
3.2. Eskabideari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
b) Tituluen egiaztagiriak edo haien fotokopia, fede- emaile publiko batek konpultsatua.
c) Udal diruzaintzan 1.000 pezeta, azterketa eskubideetarako, utzi izanaren frogagiria.
4. oinarria.-Izangaien onarpena
4.1. Eskabideak aurkezteko epea emaituta, Azkoiengo alkateak, amaitu ondoko hamar eguneko epearen barrenean onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da.
4.2. Baztertutako izangaiek, iragarki oholean argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu edo zuzenketak egin ahal izanen dituzte, Azkoiengo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharreko idazki baten bidez.
4.3. Aipatutako epea iraganik eta erreklamazioak edo zuzenketak ebatzirik, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Azkoiengo Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Argitalpen horretan zehaztuko da oposizioaren probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
5. oinarria.-Epaimahaia: eraketa eta jarduketak
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
-Mahaiburua: Pedro Irigaray Yoldi jauna, Azkoiengo Udaleko alkatea.
-Mahaiburuaren ordezkoa: Miguel Martínez Falero jauna.
-Lehen mahaikidea: Joaquín Blasco Urroz jauna.
-Lehen mahaikidearen ordezkoa: José María Ciordia Lorente jauna.
-Bigarren mahaikidea: Pedro Guindulain Barcos jauna.
-Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Jesús María Asín Zapater jauna.
-Hirugarren mahaikidea: Florencio Gutiérrez Arrondo jauna.
-Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: José Miguel Martínez Cortés jauna.
-Laugarren mahaikidea: Francisco Legaz Lozano jauna.
-Laugarren mahaikidearen ordezkoa: Juan Legaz Osés jauna.
-Idazkaria: Miguel Chivite Sesma jauna, Azkoiengo Udaleko idazkaria.
-Idazkariaren ordezkoa: Francisco Javier Arbeloa Boneta jauna, Azkoiengo Udaleko funtzionarioa.
5.2. Izangaiek errefusatu ahalko dituzte epaimahaikideak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Adminsitrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako modu eta baldintzetan.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bertan, gutxienez kideen erabateko gehiengoa ez badago.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzean gerta daitezkeen arazo guztiak; berdinketetan mahaiburua bere kalitate botoaz baliatu ahal izanen da.
6. oinarria.-Oposizioaren garapena
6.1. Oposizioan proba teoriko bat, proba praktiko bat eta elkarrizketa eginen dira.
6.2. Idatzizko proba teorikoa:
Idatzizko ariketa bat, honakoek osatua: epaimahaiak proposatutako gaiaren gaineko idazlana eta lau eragiketa aritmetikoen inguruko problemak ebaztea. Proba honetan, epaimahaiak gehienez ere 80 puntu eman ahal izanen ditu, eta baztertuta geldituko dira 20tik gora eskuratzen ez dutenak.
6.3. Proba praktikoa.
Bi fase izanen ditu; lehenbizikoan zurgintza, iturgintza eta elektrizitateko lan erraz batzuk egin beharko ditu, bere ardurapeko lokaletan izanen lituzkeenen modukoak. Bigarrenean, bete beharko dituen eginkizunei buruzko idatzizko proba bat egin beharko du.
Proba honetan, gehienez ere, epaimahaiak 100 puntu eman ahal izanen ditu, 50 puntu fase bakoitzean.
6.3.-Elkarrizketa
Aurreko proba gainditzen duten izangaiek elkarrizketa bat egin beharko dute epaimahaiarekin, lanaren xehetasunen gainean. Proba honek 20 puntu izanen ditu.
7. oinarria.-Identifikazioa eta beste
7.1. Izangai guztiek nortasun agiri nazionala, edo legez baliokidea dena, aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetan oharretatik kopiatzeak edo bestelako iruzurrek besterik gabe baztertzea ekarriko dute, zigor arloko jarduketak, bidezkoak balira, izan daitezkeela baztertu gabe.
8. oinarria.-Epaimahaiaren proposamena
8.1. Proba guztien puntuazioak batuta, epaimahaiak zerrenda bat eginen du eskuratutako puntuazioekin, altuenetik txikienera eta lehenbiziko hiru izangaien izendapen proposamen loteslea igorriko dio organo eskudunari. Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
9. oinarria.-Agiriak aurkeztea.
9.1. Proposatutako izangaiek Azkoiengo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte, proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo banaka jakinarazi eta hogeita hamar egun naturaleko epean, honako agiri hauek:
a) Jaiotze aktaren egiaztagiria.
b) Estatu, elkarte Autonomo, probintzia, udal, edo toki entitateetakoko inongo kargu edo lanpostutik baztertua ez izanaren eta eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik ez egotearen zinpeko deklarazioa.
c) Eskatutako titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua, aurretik aurkeztu ez baldin bada.
Oinarri honetan zehaztutakoa adierazitako epeetan betetzen ez bada, ezin izanen dira izendapena eta kontratazioa egin, eta eskubideak galdu eginen dira.
Kasu horretan, izendapen proposamena gainditu duen eta puntuazioan hurrengoa den izangaiari dagokiola ulertuko da.
10. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea
10.1. Udala, alkateak horretarako espreski eratuta, izanen da baldintzak moduz eta denboraz bete dituen izangai proposatua izendatzeko organo eskuduna. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.
Izendatutako izangaiak hilabeteko epean, izendapena jakinarazten zaionetik, hartu beharko du karguaren jabetza, eta ondoren eginen da zin egitea edo hitz ematea, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusi bezala.
Aipatutako epean, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan baja beteko du gainditu dutenen zerrendan hurrengo puntuazio altuena duen izangaiak, eta bederatzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera jokatuko da.
11. oinarria.-Errekurtsoak
11.1. Deialdiaren, haren oinarrien eta horietatik zein hautapen organoen jarduketatik heldu diren administrazio egintza guztien aurka, honakoak aurkeztu ahal izanen dira:
a) Administrazioarekiko errekurtsoa, legeri orokorrean ezarritakoa, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua.
b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua. Auzitegi horrek espreski emandako ebazpenek edo galderek amaiera emanen diote Foru Komunitateko administrazio bideari eta haien kontra egin ahal izanen da administrazioarekiko jurisdikzioaren organo eskudunetan, legeri orokorrari jarraikiz.
Azkoienen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko maiatzaren hamaikan. Alkatea.
ERANSKINA
................................. J/A-k, adinez nagusia, N.A.N. .......... duenak, 19...eko ........aren .........(e)an, ...............n (...........) jaioa, helbidea ...............n, ............... kaleko ....... zenbakian duenak, ........... posta kodea eta ........ telefonoa.
Zure aurrean azaldu eta adierazten du:
Ikastetxe publikoko eskolazaina izateko lanpostu bat, lan-araubide finkokoa, oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.
Ez duela karguan aritzea eragotziko dion inolako eritasunik edo akats fisikorik.
Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.
Ez dela diziplinako espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan, eta ez dagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian aipatzen den titulazioaren jabe dela.
Eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Horrenbestez,
Eskabide hau onartu eta, ondorioz, eskolazain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian ere onartua izatea eskatzen du.
Azkoienen, 199...(e)ko ...........aren ...(e)an.
Iragarkiaren kodea: A9804645