II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E R R O N K A R I
Obra lehiaketa
Erronkariko Udalak, 1998ko ekainaren 2an eingako bilkuran hartu erabakiaren bidez, lehiaketarako deia egin du obra hau burutzeko:
"Erronkariko Julian Gayarre Ikastetxe Publikoa handitu eta berritzea".
Hasierako prezioa: 7.784.732 pezeta.
Proposamenak legez onarturiko edozein prozedura bidez aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahiru egun naturaleko epean. Herriko Etxean irekiko dira, aipatu epea bukatu ondoko hirugarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean.
Proiektu teknikoa eta baldintza partikularren plegua udal idazkaritzan daude ikusgai eta baita Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Inbertsio Zerbitzuan ere, bulego orduetan interesatuen eskura.
Erronkarin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren lauan. Alkatea, Gregorio Ustés Garcés.
Iragarkiaren kodea: A9805386