I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 1998ko ekainaren 5eko 12:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Comerciantes del Mercado Nuevo" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Iruñeko alderdi horretakoa da eta dagokion lanbide eremuak hartzen ditu aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak.
Eraketa aktaren lehenbiziko sinatzaileak Francisco Javier Goñi Induráin eta Angel Bermejo Osés jaunak dira.
Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezkotzat hartzen dutena alegatzen ahal dute idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epearen barruan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren zortzian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: A9805420