72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

315/1998 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Ekonomi zuzendari nagusiak emana, Uxueko (Nafarroa) Villeta kaleko 16. zenbakiko eraikina besterentzeko enkantearen iragarkia argitaratzeko agintzen duena.

Xedea: Uxueko (Nafarroa) Villeta kaleko 16. zenbakiko eraikina, Nafarroako Foru Komunitatearen Ondarekoa dena, besterentzea.

Besterentzeko modua: enkante publikoa.

Lizitazioaren prezioa: ehun mila (100.000) pezeta.

Fidantza: enkantean parte hartzeko beharrezko izanen da lizitazioaren prezioaren ehuneko hogei (% 20) fidantza gisa jartzea.

Enkantea egiteko eguna, ordua eta tokia: 1998ko uztailaren 22ko hamarretan (10:00etan), Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondarearen Zerbitzuko bulegoetan (Arrieta k., 8-6. solairuan).

Enkantearen prozedura: baldintzen pleguan ezarritakoa. Plegu hori interesatuen eskura dago Ondarearen Zerbitzuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren bostean.-Ekonomi zuzendari nagusia, Ignacio Arrizabalaga Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: A9805428