I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
658/1998 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 1998-1999 ikasturtean Eskolako Aho-hortzetako Osasuneko programaren barruan fluorizazio kanpainarako materiala erosteko gastua baimentzen duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du 1998-1999 ikasturtean fluorizazio kanpainarako materialen erosketa kontratatzeko, oinarri orokor hauei jarraituz:
-Kontratuaren xedea: 1998-1999 ikasturtean Eskolako Aho- hortzetako Osasuneko programaren barruan fluorizazio kanpainarako materialen erosketa kontratatzea.
-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, prozedura irekia, presako izapidaketa.
-Hasierako prezioa: 4.355.000 pezeta.
-Behin-behineko bermea: 87.100 pezeta.
-Aurkeztu beharreko agiriak: klasula administratibo partikularren pleguan ageri direnak.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamalau egun naturaleko epearen barruan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea 39, Iruña).
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta ondoko bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea 39).
Klausula administratibo partikularren plegua eta baldintza teknikoena lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Osasunbidea, Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39). Telefonoa: 948-429340. Faxa: 948-429384.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: I. Eranskina).
Iragarkiaren kodea: A9805438