I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
647/1998 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko medikuntzako fluidoen hornidura eta produkziorako zentralen telebigilantzia zerbitzua, 1998ko urria-abendua tarterako, kontratatzeko gastua baimentzen duena.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Ospitaleko medikuntzako fluidoen hornidura eta produkziorako zentralen telebigilantzia zerbitzua kontratatzeko, 1998ko urria-abendua tarterako, honako oinarri orokorrei jarraikiz:
Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko medikuntzako fluidoen hornidura eta produkziorako zentralen telebigilantzia zerbitzua kontratatzea, 1998ko urria-abendua tarterako.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
Lizitazio prezioa: 840.000.- pezeta (zortziehun eta berrogei mila), urritik abendura arteko hiletarako.
Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren egun naturalera arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.
Agiriak jendaurrean irekitzea: epea amaitu ondoko bosgarren egun balioduneko 12:00etan.
Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, Nafarroako Ospitaleko Mantenimendu Unitatean (Irunlarrea kalea, 3).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita zazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A9805429