72. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

178/1998 FORU DEKRETUA, Nafarroako Gobernuak emana, "Traslapuente Ibarbasoak" (EN-11) lekune naturalaren mugak aldatu eta "Los Tetones Ibarbasoa" (EN-28) lekune natural deklaratzen duena.

"Traslapuente Ibarbasoak"(EN-11) lekune natural deklaratu zen martxoaren 16ko 72/1989 Foru Dekretuaren bidez. Lekune natural hori hiru ibarbasok osatzen dute, las Norias, Traslapuente eta La Mejana izenekoek, hain zuzen ere, eta guztira 26 hektarea egiten dute. Lekune natural osoa Tuterako udalerrian dago.

Minizentral hidroelektriko bat eraikitzeko proiektu bat zegoen bere instalazioekin lekune natural hori hein batean ukituko zuena, eta horren kariaz Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan proiektuan aldaketa bat sartzeko aukera aztertu da. Azterketa horretatik ondorio hauek atera dira: instalazio horiek Lekune Naturalaren oso parte txikia ukitzen dutela (ibarbaso natural baten ezaugarri gutxien dituena hain justu); instalazioek ez diotela Lekunearen helburuari eta izaerari kalte larririk egiten, eta funtsean orain arte bezala segituko duela horren eremua zehaztu ondoren, eta, azkenik, Tuterako lurraldean ibar ertzeko ekosistemak itxuratzen dituzten baliabide naturalen antolamenduaren ikuspegi orokor eta integratzailetik ikusita, antolamenduarentzat hagitz mesedegarri direla, orokorrean, planteatzen diren neurri konpentsatzaile horiek (Ebro Ibaiaren Ibarbasoen Plan Berezia eta Los Tetones Ibarbasoa lekune natural deklaratzea).

Beste alde batetik, Los Tetones Ibarbasoa Ebro ibaiaren eskuineko ertzean dagoen eremu bat da, 1.104.294 m2-koa, berez ibarbaso naturala ez dena, nahiz eta Ebro ibaiaren ertzean landaretza zerrendak badauden, laborantzan erabiltzen delako batik bat. Baina hala ere, nekazaritza probetxamenduak, epe laburrean aurreikusita dagoen bezala, gelditu bezain pronto, ibarbaso bihurtzeko baldintza biogeografikoak betetzen ditu.

Kontuan hartu behar da Nafarroako Gobernuak 1998ko martxoaren 30ean Foru Dekretuaren proposamen hau onartzea erabaki zuela, bai eta Foru Parlamentura igortzea ere, jakinean egon zedin, bada, beharrezkotzat jotzen baitzen indar parlamentarioen artean adostasun handia izatea, Nafarroako Gobernuak behin betikoz onetsi aitzin.

Foru Parlamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Ingurugiroaren Batzordeak berriki adierazi du Lekune Naturala (EN-11) aldatzearekin bat datorrela bai eta Los Tetones Ibarbasoa Lekune Natural deklaratzearekin ere, eta haren iritziz neurri konpentsatzaile hori, Tuterako Udalak tramitatu duen Ebroko Ibarbasoen Plan Bereziarekin batera, eskualde horren antolamendu integrala lortzeko aurrerapauso bat da.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeak, 4. artikuluan, xedatzen du Lekune Naturalen deklarazioa eta aldaketa Foru Dekretu bidez eginen dela, Nafarroako Ingurugiroaren Kontseiluak emaniko manuzko txostenaren ondoren.

Nafarroako Ingurugiroaren Kontseiluak 1998ko otsailaren 3ko bilkura arruntean Foru Dekretuaren proiektuari buruzko adostasun txostena eman zuen.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeak 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren bateko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-1. Tuterako "Traslapuente Ibarbasoak" (EN-11) lekune naturalaren mugak eta azalera aldatzea.

2. Tuterako "Los Tetones Ibarbasoa" (EN-28) izeneko eremua lekune natural deklaratzea.

3. Lekune bien eremuen mugapena eta horien adierazpen grafikoak Foru Dekretu honen I. eta II. eranskinetan agertzen dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Lekune naturalei dagokien babes erregimena bere ahalmen juridiko osoan aplikatuko da "Los Tetones Ibarbasoan" Tuterako Udalak nekazaritza ustiapenerako emandako egungo kontzesioa iraungitzen denetik hasita.

Bien bitartean erregimen orokorra aplikatuko da, kontzesioaren hitzari loturiko jarduerak, baimendutzat jotzen direnak, izan ezik.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak dikta ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Traslapuente Ibarbasoak (EN-11)

A) Las Norias Ibarbasoa.

Tuterako udal dermioa. Ebro ibaiaren ezkerraldean dago, ibaian gora, eta Las Noriasko presaren aldamenean.

Mugak:

Ekialdean: UTM koordenatuen X 616.624, Y 4.661.470, Z 254 puntutik, zeina Ebro ibaiaren ezkerraldean baitago, hego-hegoekialdirantz, horma/bidearen ertzetik, 8. poligonoko 2. lurzatiarekin muga eginaz, ibaiaren paralelo dagoen dikearen gainetik doan bideraino, gero segitzen du mendebal-hegomendebalderantz eta ondoren hegomendebalderantz, koordenatuen X 615.828, Y 4.660.785, Z 259 punturaino.

Hegoaldean: mendebalderantz doan bidea, koordenatuen X 615.770, Y 4.660.790, Z 256 punturaino, hortik hegoalderantz 22. lurzatiaren mugaraino, eta gero Las Noriasko zentraleko presara daraman ubideraino. Ubidearen ertzak Ebro ibaiaren ertzeraino segitzen du.

Mendebaldean: Ebro ibaiaren ezkerraldea.

Iparraldean: Ebro ibaiaren ezkerraldea, hasierako punturaino.

Perimetro horretan daude 15, 17, 18, 19 eta 23. lurzatiek osatutako laborantzako alorrak, proposatutako Lekunetik kanpo geratuko direnak.

Hartzen du Tuterako Katastro eguneratuaren 8. poligonoko 1. lurzatiaren puskarik handiena, 14, 16 eta 22. lurzatiak eta 24.aren puskarik handiena (bidetik haratago).

B) Traslapuente Ibarbasoa.

Tuterako udal dermioa. Ebro ibaiaren ezkerraldean dago, ibaian behera, eta Las Noriasko presatik gertu.

Mugak:

Ekialdean: 8. poligonoko 555. lurzatiaren iparraldeko muturretik, oro har hegoalderantza doan bidea, 547. lurzatiaren hegoaldeko muturreraino.

Hegoaldean: 547 eta 435. lurzatien muga, Ebro ibaiaren ezkerralderaino.

Mendebaldean: Ebro ibaiaren ezkerraldea, 548 eta 556. lurzatien mugaraino.

Iparraldean: 548 eta 555. lurzatiek 556. lurzatiarekin egiten duten muga, bideraino, abiapuntuan.

Tuterako katastro eguneratuaren 8. poligonoko 545, 546, 547, 548, 553 eta 555. lurzatiek osatzen dute.

C) La Mejana Ibarbasoa.

Tuterako udal dermioa. Ebro ibaiaren eskuinaldean dago. Santa Cruzeko Mejanan.

Mugak: Ipar eta ekialdean: 628B lurzatiaren iparraldeko muga, UTM koordenatuen X 615.552, Y 4.660.198, Z 251 puntuan, handikhegoalderantz segitzen du La Mejanako punpen etxolako hustubidearen ezkerraldean UTM koordenatuen X 615.580, Y 4.660.178, Z 251 punturaino. Handik ekialderantz bihurtzen da tarte txiki batean El Molinarko presako zentral hidroelektrikaren deskarga ubideko eskuinalderaino, La Mejanan Ebro ibaiaren berezko bazterrera iristen den arte eta bazter hartatik segitzen du UTM koordenatuen X 615.860, Y 4.659.245, Z 251 punturaino.

Hego eta mendebaldean: iparralderantz daraman bidea ibarbasoko ateraino, han itxitura barrenean iparralderantz jarraitzen du bideraino, 629. lurzatiaren eta 630, 631A eta 632A lurzatien arteko mugan barrena, mendebalde-iparmendebalderantz 628A eta 628B azpilurzatien eta 628C azpilurzatiaren arteko mugaraino, iparraldeko ertzeraino 628B lurzatiaren iparraldeko muga hasten den tokiraino.

8. poligonoko 626. lurzatiaren puska batek eta 628B eta 629. lurzatiek, osorik, osatzen dute, denak Tuterako udalerriko herrilurretan.

D) La Mejanako Irletako edo El Molinar presako Irletako Ibarbasoa.

El Molinar prekako hegoaldean dauden irlak dira. Iparraldeko muga presako pareta da, mendebaldekoa El Molinarreko El Azud zentral hidroelektrikoko hustubideko ezkerraldea eta gainerakoa Ebro ibaia.

Ipar eta ekialdean: La Mejana Irlako ekialdeko bazterra, El Molinar presa pasata ibaian behera, El Molinar zentral hidroelektrikoko deskargako ubidearen ezkerraldearekin bat egiten den lekuraino, UTM koordenatuen X 615.918, Y 4.659.975, Z 251 puntuan.

Hego eta mendebaldean: hasieran mugaren lerroa iparmendebalerantz doa eta lerro horrek segitzen du ipar- iparmendebalderantz eta azkenik iparraldera, El Molinar presako zentral hidroelektrikoaren deskargako ubidearen ezkerreko bazterrean, eraikineko plataformaren okupazioetan eta instalazioen eta zentralerako bokaleko paretan barrena, El Molinar presako paretaraino.

Tuterako herrilurreko 8. poligonoko 623. lurzatiko 46.500 metro karratuk osatzen dute.

II. ERANSKINA

Izena: Los Tetones ibarbasoa.

Erreferentzia: EN-28

Dermioa: Tuterako udalerria.

Azalera: 1.104.292 m²

Mugen deskribapena:

Iparraldean: UTM koordenatuen X 616.338,4390; Y 4.663.054,8720; Z 254 puntutik, Ebro ibaiaren eskuinaldean eta 55B lurzatiaren hegoekialdeko muturrean, 49 eta 54. lurzatien mugetatik segitzen duen lerroa iristen da "Pasada del Ebro" Errege Abelbideraino, koordenatuen X 616.171,8050; Y 4.663.146,0830; Z 257,5 puntuan.

Mendebaldean: "Pasada del Ebro" Errege Abelbideko ekialdeko muga, 54. lurzatiko iparraldeko muturretik 44. lurzatiko iparraldeko muturreraino UTM koordenatuen X 615.815,8870; y 4.661.949.2190; Z 265 puntuan. Hegoalderantz segitzen du eta gero hegomendebalderantz 45. lurzatiko mendebaldeko mugan barrena UTM koordenatuen X 615.606,4260; Y 4.661.383.4320; Z 265 punturaino, zeinak bat egiten baitu 45. lurzatiko hegomendebaldeko muturrarekin. Handik tarte txiki batean hegoekialderantz bihurtzen da 45. lurzatiko mugatik 46. lurzatiko iparraldeko muturreraino, koordenatuen X 615.620,6230; Y 4.661.369,2360; Z 254 puntuan. Handik hegoalderantz doa 46. lurzatiko mendebaldeko mugan zehar UTM koordenatuen 615.591,7450; Y 4.661.298,4640; Z 254 punturaino eta ondoren tarte txiki batean eki-hegoekialdeko norabidea hartzen du UTM koordenatuen 615.605,5760; Y 4.661.295,0010; Z 253 punturaino (46. lurzatiaren hegoaldeko muturrean) eta gero hego-hegomendebaldeko norabidea 48. lurzatiko mendebaldeko mugan barrena Ebro ibaiaren eskuinalderaino, 48. lurzatiaren hegoaldeko muturrean (UTM koordenatuen 615.571,7690; Y 4.661.158,4300; Z 253 punturaino).

Eki eta hegoaldean: Ebro ibaiaren eskuineko bazterra.

Mugapen grafikoa: planoa atxikitzen da.

Lurzatien orriak: 258 (3-7) eta (4-7).

Lurzatien zerrenda: atxikitzen den taulan adierazten da. Guztiak 1994ko otsailean eguneratu zen Tuterako katastroko 20. poligonokoak dira.

NATURGUNE BABESTUAN BILTZEN DIREN LOS TETONES IBARBASOKO LURZATIEN ZERRENDA 20. POLIGONOA

LURZATIARENJ A B E AAZALERA

ZK. M2

45 Tuterako herrilurra 35.355

46 Tuterako herrilurra 1.183

47 Tuterako herrilurra 3.683

48 Tuterako herrilurra 5.616

49 Tuterako Udala 40.085

50A Tuterako Udala 358.981

50B Tuterako Udala 165.873

51A Tuterako Udala 152.477

51B Tuterako Udala 70.121

51C Tuterako Udala 112.745

52 Tuterako Udala 30.434

53 Tuterako herrilurra 5.587

54 Tuterako Udala 118.472

56 Tuterako Udala 3.680

Azalera, guztira 1.104.292

Iragarkiaren kodea: A9805329