71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

555/1998 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebibitza kontseilariak emana, Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroko ekipamenduaren diseinua egin eta edukiak prestatzeko lanak eta Zentroa kudeatzeko proiektua lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroko ekipamenduaren diseinua egin eta edukiak prestatzeko lanak eta Zentroa kudeatzeko proiektua kontratatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroko ekipamenduaren diseinua egin eta edukiak prestatzeko lanak eta Zentroa kudeatzeko proiektua kontratatzea.

-Adjudikazio modua: lehiaketa.

-Lizitazio prezioa: gehienez 25.000.000 pezeta, BEZa barne.

-Egiteko epea: 1999ko apirilaren 30a arte.

-Proposamenak aurkeztea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita batgarren eguneko 14:30ak arte, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan (Alondegi k., 1-2. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita laugarren eguneko eguerdiko hamabietan, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuan (Alondegi k., 1-2. solairua, Iruña).

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hiruan.-Ingurugiro zuzendari nagusia, José Torres Ruiz.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ....................... j/a, adinez nagusia, ............(e)ko bizilaguna, helbidea .............(e)n, ....................... kaleko .... zk.an, bere izenean (edo ..... IFZ, helbidea........(e)n duen ................. ordezkatuz), Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroko ekipamenduaren diseinua egin eta edukiak prestatzeko lanak eta Zentroa kudeatzeko proiektua lehiaketaren bidez adjudikatzeari buruz prentsan argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (letraz eta zenbakiz) ............... pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9805316