71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R U E T E

Oihan lotea enkantean

Berueteko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendua, ahozko posturen bidezko enkante publikoan saldu nahi du ondoko oihan probetxamendua:

Lote bakarra.-920 pago, 1.059 metro kubiko zur eta 194 metro kubiko egur egiten dutenak, Arpalats parajean, 11.940.000 pezetatan.

Enkante bakarra eginen da iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko epea bukatzen denetik hurrengo larunbatean eguerdiko ordu batean, Berueteko Kontzejuetxean. Lizitatzaileek enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko dute eta fidantza gisa utzi beharko hasierako prezioaren ehuneko 2.

Gainerako baldintzak Kontzejuetxean daude interesatuen eskura.

Berueten, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren bian. Alkate udalburua, Juana Maria Ochotorena Galarza.

Iragarkiaren kodea: A9805333