71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Lehiaketa publikoa, Udalak 25. unitatean duen partaidetza saltzeko

Etxarri-Aranazko Udalak, 1998ko maiatzaren hamahiruan eginiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen lehiaketa publikoa egitea ondoko bi orubeetan duen partaidetza, hain zuzen ere % 20,81ekoa, saltzeko. Hona hemen orubeak:

A lurzatia: Bizkain parajean dagoen orube bat, 25. unitatea birzatitzearen ondorioz sortutakoa, azalera 206,25 metro karratukoa du eta eraikigarritasuna 245,28 metro karratukoa, etxebizitzak egiteko

Mugak: iparraldean, etxebizitza bat; hegoaldean, B lurzatia, Saturnino Zabala Igoa jaunarena; ekialdean, bide publikoa; eta mendebaldean, etxebizitza bat.

Banatugabeko finka da, José Ramón Zabala Igoa jaunarena (% 79,19), 1 eta 2. lurzatietatik heldu dena, eta Etxarri-Aranazko Udalarena (% 20,81), 15. lurzatiaren zati batetik heldu dena. Hasierako eskaintza, 369.112 pezeta, gutxienez.

B lurzatia: Bizkain parajean dagoen orube bat, 25. unitatea birzatitzearen ondorioz sortutakoa, azalera 279,71 metro karratukoa du eta eraikigarritasuna 332,64 metro karratukoa, etxebizitzak egiteko

Mugak: iparraldean, A lurzatia, Ramón Zabala Igoa jaunarena; hegoaldean, jabari publikoa, bide berria; ekialdean, bide publikoa; eta mendebaldean, etxebizitza bat.

Banatugabeko finka da, Mª Pilar Lacunza Arratibel andrearena (% 79,19), 2-bis eta 3. lurzatietatik heldu dena, eta Etxarri-Aranazko Udalarena (% 20,81), 15. lurzatiaren zati batetik heldu dena. Hasierako eskaintza, 500.606 pezeta, gutxienez.

Lehiaketa esleitzeko oinarri den plegua onetsi egiten da, halaber, orubeen partaidetza horiek saltzeko lehiaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea onesten da, ondotik hamabost eguneko epean interesa dutenek aipatu lehiaketan parte hartzeko eskaintzak udal bulegoetan aurkez ditzaten.

Hasierako prezioa 8.600 pezetakoa da metro karratu bakoitzeko.

Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A9805180