71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Oihan probetxamendurako enkantea

Mankomunitate honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, salgai jarri du plegu itxiaren bidezko enkante irekian honako oihan probetxamendu hau:

Lote bakarra.-1.830 pago, 3.050 metro kubiko zur eta 683 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 40.286.800 pezeta.

Proposamenak iragarki honi erantsi zaion ereduaren araberakoak izanen dira, eta iragarkia argitara eman eta hamabost eguneko epean aurkeztu beharko dira.

Enkantea hurrengo egun baliodunean eginen da, Baztango Herriko Etxeko bilkura aretoan, arratsaldeko ordubata eta erdietan.

Enkantean jarri den loteko probetxamenduaren adjudikaziorako baldintzen plegua udal idazkaritzan egonen da, interesatuen eskura.

Baztanen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita bederatzian. Baztango Udaleko alkatea, Francisco Javier Oyarzábal Irigoyen.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: ................., adinez nagusia,

N.A.N. zenbakia: .............

Helbidea (herria, kalea, probintzia)

Telefono zenbakia: .............

Jakinaren gainean dago Kintoko Mankomunitateak enkantea eginen duela ondoko probetxamendua esleitzeko: 1.830 pago, 3.050 metro kubiko zur eta 683 metro kubiko egur egiten dutenak, eta adjudikazioa arautuko duten baldintzen berri ere izanik, eta horiek oso-osorik onartzen dituenez, probetxamendu horren truke .................................... (letraz eta zenbakiz) ................. pezetako eskaintza egiten du.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a9805123