71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Arizkungo eskola zaharra enkantean ehuneko bost merkeago

Baztango Udalak, 1998ko maiatzaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen bigarren enkante publikorako dei egitea Udalarena den Arizkungo eskola zaharra besterentzeko. Etxea Arizkunen dago eta Landa Aberastasunaren Erregistroko 56. poligonoko 25. lurzatiari dagokio. Hasierako prezioa, ehuneko 5 merkeago, 11.462.700 pezetakoa da.

Enkantea arautuko duen baldintzen plegua, dokumentazio osagarriarekin batera, lizitatzaileen eskura egonen da Baztango Udaleko idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak, baldintzen pleguan ezarritakoaren arabera beteak eta hartan bildutako edukiarekin, Baztango Udaleko erregistroan aurkeztuko dira, jendea hartzeko orduetan, hau da, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bata arte. Proposamenak ekitaldi publikoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ortziral baliodunean, arratseko zazpi eta erdietan.

Elizondon (Baztan), mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita bostean. Alkatea, F. J. Oyarzabal Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: A9805119