71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

Edateko ura tratatzeko estazioaren kontserbazio eta mantenimendu zerbitzuak kontratatzea

Valtierrako Udalak, 1998ko otsailaren 5ean, apirilaren 28an eta maiatzaren 19an egindako bilkuretan hartu erabakiak direla medio, lizitaziorako deia egin du Arguedas eta Valtierrako edateko ura tratatzeko estazioaren kontserbazio eta mantenimendu zerbitzuak kontratatzeko.

Xedea: edateko ura tratatzeko estazioaren kontserbazioa eta mantenimendua.

Adjudikazio modua: lehiaketa.

Lizitazioaren gehieneko prezioa: pezetak 14.722.101 urteko, BEZa barne.

Sailkapena:

-I taldea

2. azpitaldea - A kategoria. Analisia.

-III taldea

5. azpitaldea - A kategoria.

7. azpitaldea - A kategoria.

-K taldea

8. azpitaldea - B kategoria.

Adjudikazio epea: hiru urte.

Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan eta azken egun balioduneko 13:00ak baino lehen, udaletxeko bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan ageri direnak; jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamenak irekitzea: proposamen ekonomikoa eta berariazko dokumentazioa, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko seigarren egun baliodunean, 13:00etan.

Valtierran, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .............................., adinez nagusia

Bizilekua

Helbidea

N.A.N. zk.: ............. Noiz emana: .........

Bere izenean (edo ................... ordezkatuz, ahalorde askietsiaren bidez egiaztatzen denaren arabera), Arguedas eta Valtierrako edateko ura tratatzeko estazioaren kontserbazio eta mantenimendu zerbitzuak kontratatzeko lehiaketarako deialdia egiten duen iragarkiaren, hau da, Valtierrako Udalak ..........(e)ko ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izanik, konpromisoa hartzen du lehiaketan adierazitako zerbitzuak baldintzen pleguari estuki jarraikiz eta ......... (zenbakitan eta letratan) ....... pezetaren truke emateko.

5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, kopuru hori honela banatzen da:

C = A + BV.

C: ............. pezeta, urte osoko prezioa, guztira.

A: ............. pezeta, gastu finkoen kostua.

B: ............. pezeta, tratatutako uraren m3-ko.

(Jarri zenbatekoa zenbakitan eta letratan).

(Tokia, data eta proposamen egilearen sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9805047