71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, Gortari Doktorea kalearen eta San Jorge etorbidearen artean lurrazpiko aparkaleku bat eraiki eta erabiltzeko kontzesio administratiboa emateko

Iruñeko Udalaren osoko bilkurak 1998ko maiatzaren 15ean hartu erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin da jabari publikoko lurrazpian, Gortari Doktorea kalearen eta San Jorge etorbidearen artean, kokaturiko lurrazpiko aparkaleku bat eraiki eta erabiltzeko probetxamenduaren kontzesio administratiborako. Hona hemen baldintza orokorrak:

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Dei egilea: Obra eta Azpiegituren alorra.

Behin-behineko fidantza: proiektuaren exekuzio materialaren aurrekontuko % 2.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak aurkezteko hirurogei egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamenak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, epearen azken eguneko eguerdiko ordu biak baino lehen. Azken egun hori baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

Agiriak: baldintza juridiko, tekniko eta ekonomikoen pleguan agertzen direnak, lizitatzaileen eskura baitaude Udalaren Obra bulegoan, Merkatuko kalea, 11-3.

Proposamenak irekitzea: eskaintzak Udaletxean irekiko dira, lehiaketarako mahaia osatzen den egun bereko goizeko 12etan, hau da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bigarren egun baliodunean. Ekitaldi hori jendaurrekoa izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9804945