71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Lehiaketa publikoa, herriko argiak berritzeko lehenengo faseko lanak esleitzeko

Herriko argiak berritzeko 1. faseko lanak esleitzeko lehiaketarako deia egin du Luzaideko Udalak.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Xedea: aipatu lanak egitea.

Lanak kontrata bidez egiteko aurrekontua: 4.968.572 pezeta, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: bi hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Udal honen idazkaritzan aurkeztuko dira iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hogeita sei egun naturaleko epean.

Behin-behineko fidantza: kontrataren aurrekontuko ehuneko 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikular eta orokorretan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzea: Udalaren bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatuko ondoko zazpigarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.

Proiektu teknikoa eta baldintza administratibo eta partikularren plegua interesatuen eskura daude Udalaren bulego orokorretan.

Luzaiden, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hemeretzian. Alkatea, Ana Isabel Elizondo Ainciburu.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena

Bizilekua

Helbidea

N.A.N. zk.: ........................

Bere izenean edo hau ordezkatuz

I.F.Z. zk.: .....................

Luzaiden herriko argiak berritzeko 1. faseko lanak kontratatzeko lehiaketaren proiektua eta baldintza administratibo eta partikularren plegua ezaguturik, lan horiek osorik eginteko konpromisoa hartzen du, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta .................... (letraz eta zenbakiz) pezetatan, BEZa barne, eta ............... epean.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9804942