71. ALDIZKARIA - 1998ko ekainaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

557/1998 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean 1998ko Lingua Programaren B Ekintzako (Sokrates programaren 3. kapitulua) dirulaguntzak adjudikatzen dituena.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Lingua Programaren B Ekintzaren esparruan (Sokrates programaren 3. kapitulua), Komunitate honetan hautatu diren irakasleen behin betiko zerrenda eta bakoitzari esleitutako zenbatekoa argitaratu behar direla aipatzen duena, deialdian ezarritako erreklamazio epea eta behin- behineko adjudikazioari egin zaizkion alegazioak iragan baitira, eta hautatuetako bakoitzak dirulaguntzak onartzen dituela berretsi baitu.

Kontuan hartuz irakasle bakoitzari eman beharreko laguntzak Europako Batasunetik heldu direla, Nafarroako Foru Komunitatearentzat hain zuzen ere 16.504 ECU 1998 ikasturteko aurrekontu ekitaldirako, Europako fondoak banatzeko 1996ko abenduaren 30eko Aginduaren bidez (1997ko urtarrilaren 10eko "EAO") jakitera eman ziren irizpideak aplikatuz.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean eman 398/1996 Foru Aginduaren bitartez delegatu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lingua Programaren B Ekintzaren esparruan (Sokrates programaren 3. kapitulua), ondotik aipatzen diren atzerriko hizkuntzetako irakasleei etengabeko prestakuntza jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea, 1998ko ikasturteko aurrekontu ekitaldiaren kargura. Ondoko zerrendan laguntza jasoko duten irakasleak azaltzen dira, hautapen prozesuan lortu duten puntuazioa eta dagokien ecu kopurua ondoan dutela.

DEITURAK ETA IZENA PUNTUAZIOA ECU KOP.

BARCENA CASTRILLO, ROSARIO 16,00 1.500

PEREZ OLLO, M.ª FERMINA 16,00 1.125

CURTO CUBERO, RAMONA 13,75 1.125

ALCAZAR NAVARRO, REYES 13,50 1.125

LOPEZ ROJAS, MILAGROS DEL PRADO 13,10 1.125

ERIZ ARANDO, MONICA 13,04 1.125

IRIARTE VILLANUEVA, M.ª ANUNCIACION 13,00 1.125

PARDO FERNANDEZ, MARTA 12,90 1.125

ARNAIZ LOZANO, M.ª LUISA 12,85 1.314

LOPEZ ROJO, ANA 12,39 1.125

MARTINEZ GARCIA, MERCEDES 12,37 1.125

AYERRA UCIN, ANA 12,32 1.125

MONTERO ALTIDE, MIREN ARGUIÑE 11,22 1.125

DUCAY OLAVERRIA, M.ª ASUNCION 11,21 1.125

2. Ondoko zerrendan agertzen diren irakasleek aurkeztutako eskaerak erreserban uztea, puntuazioaren araberako hurrenkeran:

DEITURAK ETA IZENA KOPURUA

IRIARTE ARBELOA, LUIS 10,50

FERNANDEZ ACHA, ROBERTO 10,25

PRIETO PEREZ, M.ª ISABEL 5,25

BLAT CASANOVA, HERMINIA 5,00

BARRACHINA ZWICK, INES 4,50

GORRINDO RUIZ, JULIA 4,25

LOPETEGUI OLASAGARRE, ARANZAZU 3,22

CARCAR GURPEGUI, MANUEL 2,00

ALZUETA MATE, EDURNE 1,07

RINCON ROLDAN, M.ª ANGELES 0,70

3. Bazter uztea ondoko zerrendan ageri diren irakasleen eskaerak. Bazter uzteko arrazoia ere ematen da.

MAZQUIARAN ZELAIA, YOLANDA 1.ª

ARRUABARRENA NAVARRO, YOLANDA 1.ª

CRESPO ORTIGOSA, FULGENCIO 2.ª

PUYOL MUGA, ROSA 3.ª

OBEJERO ARNAIZ, M.ª DEL MAR 3.ª

BAZTER UZTEKO ARRAZOIAK

Abenduaren 15eko 1212/97 Ebazpenari jarraikiz (urtarrilaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), ondokoak dira eskaerak bazter uzteko arrazoiak:

1.-Ez izatea hiru urteko esperientzia atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan. Bigarren idazatia, 2, b.

2.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuak baimendutako ikastetxe pribatu zein publikoetan irakasle titular ez izatea. Bigarren idazatia, 1, 1.

3.-Azken hiru urteotan Lingua Programaren edo Nafarroako Gobernuaren laguntza izatea. Bigarren idazatia, 2. d.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara dadin agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontuhartzaile jaunari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Sustapen eta Hedapenaren Atalera, Eskolaz Kanpoko Jardueren Bulegora eta Socrates Agentzia Nazionalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hogeita zortzian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9805032