58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egunez jendaurrean egonen dela ondotik aipatzen den espedientea udal bulegoetan, epe horretan, jarduerak ukitutakoek bidezko ohartarazpenak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Goikoetxea Esnaola, Alberto. Jarduera: pieza metalikoen azaleko tratamendua (jartzea). Tokia: Zumurdiñetako industrialdea (Etxarri-Aranatz).

Etxarri-Aranatzen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren bostean. Alkate udalburua, Fernando Flores Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: A9804155