58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egunez jendaurrean egonen dela ondotik aipatzen den espedientea udal bulegoetan, epe horretan, jarduerak ukitutakoek bidezko ohartarazpenak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Sociedad Civil Osyan. Jarduera: esnetarako behien ustiategia (paratzea). Tokia: 1. poligonoko 3013. lurzatia, Sorozar alderdia, Gorrontz- Olanon.

Larraintzarren (Ultzama), mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeita bian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A9804092