58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egunez jendaurrean egonen direla ondotik aipatzen diren espedienteak udal bulegoetan, epe horretan, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Javier Martínez Simón (9800174). Jarduera: altzari erakusketa eta salmenta. Tokia: Marcelo Celayeta, 62 - Barkazio Gurutzea, 10.

Eskatzailea: Itziar Iriarte Pérez de Eulate, Gizarte Ongizatearen Zuzendaritza Nagusiaren izenean (9800175). Jarduera: haurtzaindegia. Tokia: González Tablas, z.g.

Eskatzailea: Francisco Javier Gurucharri, Morgans Pamplona, S.L.ren izenean (9800178). Jarduera: taberna- jatetxea. Tokia: Monjardin, 16-behea.

Eskatzailea: Alfredo Castillo San Román (9800180). Jarduera: taberna-erretegia. Tokia: Federico Soto ibilbidea, 3-5.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Javier Chourraut Burguete.

Iragarkiaren kodea: A9804089