58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez lizentzia eman zaiola ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituen jarduerari:

Lizentzia eman zen eguna: 1998ko apirilaren 29a. Eskatzailea: Sociedad Cooperativa Cerealista Ltda. El Arga. Jarduera: erregaiz hornitzeko unitatea. Tokia: Larragako errepidea, 2,3 km., Mendigorrian.

Mendigorrian, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Antonio Arizala Yanguas.

Iragarkiaren kodea: A9804087